77. iruzkina, 2001ko azaroak 15
BOST URTEREN BURUAN
Irailaren 11tik, estatubatuar gobernua behin eta berriro azpimarratzen ari da “egon gaitezen adi” leloa, nahiz eta “bizimodu arruntak jarraitu behar duen”. Une honetan, Afganistango testuinguru militarra talibanen aurka jarri denean, non arriztinatu behar dugu “bizimodu arruntaren” erdiespena?. Agian Dohan, non Merkataritzaren Mundu Erakundearen goi batzarra amiatu berri den.
Batzarra Dohan (Qatar) burutu da gainontzeko herrialdeek ez zeudelako prest goi bilera hartzeko, “globalizazioaren aurkako mugimenduek kontrolatzeko zailtasunen berdur baitziren. Zentzu horretan erabakia eraginkorra izan zen, Seattlerekin alderatuz aurkarien kopurua era nabarmenean murriztuz. Irailaren 11ko gertakizunek murrizketa honetan eragin erabakiorra izan zuten noski.
Antza, Doha arrakastarekin amaitu zen, izan ere neurri bateko hitzarmena lortu zen. Baina era berean erakusten digu mundu-ekonomiaren etorkizuna ez dela globalizazioaren alde edo aurka ekiten dutenen arteko kontu xinplea. Are gehiago, Seattleri aipamena eginez, 1999ko abenduaren 15ean idatzi nuen bezala (30. iruzkina), hiru borroka desberdin daude, bakoitza era desberdineko mugarriekin. Estatu batuen eta Batasun Europearraren arteko borroka bat dago, beste bat Iparra eta Hegoaren artean eta, azkenik, ingurugiroa eta langileek erdietsitako eskubideak babestu nahi dituztenak eta hauen aurka ekiten dutenen artean.
Estatu Batuek zerbait garrantzitsua lortu zuten Dohan. Mundu-ekonomiaren liberalizazioa areagotzeko elkarrizketak abiatu nahi zituzten, eta elkarrizketei ekiteko onespena lortu zuten. Indiaren zalantzak aktan jasotzea onartu zen. Eta “abiatzeak” ez du esan nahi noski, “amaitzea”. Gutxienez hori lortzeko, Estatu Batuek amore eman behar izan zuten bi gai garrantzitsuetan. Europako nekazal dirulaguntzak etorkizunean formalki ez direla ezabatuko, baizik eta negoziazio osagarrien menpe geratuko direla. Eta sendagarriak ekoizten dituzten entrepresen babes patenteak malgutzea onartu zuen (malgutzea, ez ezabatzea). Ez zen ezer onartu ingurugiroari buruz, eta ia ezer ere ez Hegoan ekoitzitako oihalei Iparreko bidea errazteko.
Non uzten gaitu honek guztiak? Azaroaren 14ko Financial Times-en editorialak, “Hitzarmen bat Dohan”, dio: “Hitzarmen bat erdiestea hainbeste konpromezu eta zuhutzia eskatzen zuen, ezen amaierako agenda ia huskeria den”. bat egiten dut horrekin. Mundu-ekonomian, Afganistanen bezala, aukera guztiak zabalik jarraitzen dute. Partehartzaile guztiek zutik jarraitzen dute eta gertakarien bilakaera zehatza ez da da batere ziurra.
Dohan berriro, Europatik adi ibiltzeko moduko bi keinu iritsi ziren Estatu Batuentzat. Bata Pascal Lamyren adierazpena izan zen, mekatal komisario europearra: “Garapenaren gainean dugun kezkak Estatu Batuak eta Hegoko herrien arteko bitartekaritzan kokatzen gaitu”. Ez dago batere argi Estatu Batuek eta Hegoak atseginez hartzen duten edo ez Europaren bitartekaritza. Baina horrek, epe eratainean ez du Estatu Batuen kezka arintzen, zeinek nahiago duten Ipar batu baten buru izan. Bigarrenari adgokionez, entrepresari portugaldarrentzako Fortunas e Negocios aldizkarian agertu zen. Azaroko alean argi eta garbi egertzen ditu Europa osoko adituen ahotan bolo bolo dabilen kontua. Artkulo nagusiak Paris-Berlin-Moscu ardatzaren abantailak agertzen zituen, zeina Lisboatik Vladivostokerainko luzatuko zen, Europa ahul mantentzeko euren esku dagoen guztia egiten duten Estatu Batuen aurrez aurre. Eta editorialak zioen, oraindik probokatzaileago, Europak Islamarekiko harremanetan tradizio luzea zuela, lehenagoko adiskidetzeen eragile. Eta gehitzen zuen: “Islama (...) kasu paradigmatikoa da Europarentzat, ekonomikoki ere etsai bera dugulako”.
Badirudi estatubatuar gobernuak uste duela irailaren 11ko gertakariek aukera eman diotela gaizkiaren indar gutxi batzuen aurkako mundu mailako kolaizioaren erdigunea berrartzeko. Eta bere burua zoriontzen ari da xede honi jarraiki ustez lortu duen arrakastagatik. Baina bost urteren buruan egoera berriro aztertu beharko dugu tupustekoa erdipuerdikoa edo erabatekoa den jakiteko.
Bost urteren buruan aztertu beharko dugun aurreneko gauza da ea berez, MME (Merkataritzaren Mundu Erakundea) gora behera, hiru eskualde ekonomiko eta aski banatuta dauden: Amerika, Europa (Lisboatik Vladivostokeraino) eta Asia Ekialdiea Hego-ekialdea. ASEAN-en topaketa batek, zeinaren gainean ez den arreta gehiegirik jarri, China barne hartuko zuken merkatal askeko ingurunea proposatzen zuen Estatu Batuetatik independentzia handiagoa izateko. China (eta Taiwán) MMEn eragin garrantzitsua izango du, nahiz eta oraindik ez den arreta gehiegirik jarri. Taiwanek Chinan dituen inbertsioak eta elkartrukea azkartuko ditu bien arteko bateratze erreala eraginez, Taiwanen barne politika aldatuz eta Chinank ingurunean dituen interesen alde eginez.
Bost urteren buruan aztertu beharreko bigarren gauza da ea, eta nola, Porto Alegreko mugimendua osatzen duten indarrak elkartzen ahal diren euren buruari atxikimendu zabala eskatzen duten zenbait helburu zehatz ezarriz eta gutxieneko antolaketa koherentzia lortuz.
Eta aztertu beharreko hirugarren elementua izango da atzerakada ekonomikoak Estatu Batuen barne politikan duen eragina. Aukera gehien duten bi eskenatokietan (Afganistan-arazoaren ahultzea edo Estatu Batuak bere burua Afganistan eta oro har mundu islamiarraren aurkako borroka iraukorren lokatzetan murgiltzea), ondorio gertagarria da behin behineko batasun estatubatuarraren etena. Estatu Batuen politika azken hamarkadetan izandakoa baino latzagoa bilaka daiteke, eta zenbait berkokapen eman daitezke.
Hausnartu beharrekoak, funtsezkoenak direlako, epe luzeko joerak dira.
Immanuel Wallerstein (2001ko azaroak 15)
© Immanuel Wallerstein 1998, 1999, 2000, 2001.
Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu)
.